sábado, 14 de febrero de 2009

Klima


KLIMA aldaketa.
Duela 20.000 urte, itsasertza orain baino
12 km urrunago eta itsasoa 120 m beherago
zeuden (1, 2)...
Klima, atmosferaren egoera da, luzaroan;
eta eguraldia, une batean (3)...
Klima, planeta batean aldatu egiten da;
naturalki. Bai eta ere bertako bizidunen
eraginpean.
Horietan arduradun haundienak gizakiok gerala?
Noski!
Baina, behi, inurri eta landareek metanoa
(negutegi-efektua karbono dioxidoak baino
20 bider haundiagotzen duena (4)) eta karbono
dioxidoa botatzen dute.
Tropikoetako basoek, uste baino 3 bider
karbono gehiago botatzen dute (5)...
Klima aldaketak beti egon dira:
glaziazioen artean, orain baino tenperatura
garaigoak egon ziren, 2 edo 3 gradu, Europako
leku batzuetan (6).
Geroago, duela 22.000 urte hotz egiten zuen
eta itsasoaren maila orain baino 120 m
beherago zegoen (2).
Ondoren, duela 9.000 urte hasi eta, Sahara-n
ura, animaliak eta landareak zeuden (7).
Duela 5.000 urte, itsasoaren maila gaur baino
3 edo 4 m gorago zegoen (2).
Bero egiten duenean, glaziarrak (ur izoztuak)
urtu egiten dira eta itsasoaren maila igo
egiten da.
Ipar Europan 800-1200 urteen artean bero
egin zuen (8).
Eta 1550-1870 aldian, hotz (9)...
Berotze orrokorrak sortarazten ahal duen
arazoa, itsas-mailaren igotzea izan dezake,
itsasertzan dauden hirientzat; eta nekazaritzan
sor dezazken arazoegatik (10).
Baina, hor ere, batzuk poztuko dira,
leku hotzetan leku beroetako nekazaritza
egitea ahal izango dutelako.
Edo leku beroetara joaten diren turistak
bereganatzea.
Noski, itsasertzan bizi direnentzat arazoa
haundia izango da: 100 milloi baino gehiago
pertsona itsas-maila gainetik metro bat baino
beherago bizi direlako (11)...
Baina, bitartean, ONU-k dionez, munduan
800 milloi pertsona dira behar hainbe
jatekorik ez dutenak, eta 40 urte bete
baino lehen hilko direnak (12).
800.000.000!!!
-
1.Euskal Herria, Lan Kide Aurrezkia, 1985.
2.L'homme et le climat, Jacques Labeyrie,
1985, 1993.
3.Hiztegi entziklopedikoa, Elhuyar, 1993.
4.Science et Vie, mars 2006.
5.Mundo Científico, septiembre 2002.
6.Apuntes de geología, J.M.Barandiaran, 1932.
7.Science et Vie, décembre 1985.
8.Investigación y Ciencia, junio 2004.
9.Quid, 2005.
10.Brontosaurus, S.J.Gould, 1991.
11.National Geographic, septiembre 2004.
12.TVE, teletexto, 12/6/1997.
(JAIA, 2006)