viernes, 13 de marzo de 2009

Ez gara itoko...

Ez gara itoko...
.
Jakitera eman izan zen bezala, Artiko eta
Antartikan ur gainean dauden izotz guztiak
urtuko baziren ere, itsas maila milimetro bat
ere ez zen igoko.
Gaur bertan, argitaratua izan zen esperimentu
errez bat egin dut:
Ontzi garden bat (zentilitroak neurtzeko
horietako bat), erregela bat (nireak 0,5
milimetroka neurtzen du), lupa bat, ura eta
izotz zati bat.
Argazkiak ere egin ditut.
.
1: ura ontzian jarri dut
2: maila neurtu dut: 30 mm
3: izotza jarri dut
4: maila neurtu dut: 34 mm
5: urtzen utzi dut
6: maila neurtu dut: 34 mm
.
Glaziar zati bat uretara erortzen denean,
itsas maila igo egiten da.
Itsasontzi berri bat itsasoratzen dutenean
bezala.
Baina, azken milaka urteotan itsasoan dauden
izotz eta izozmendi guztiak urtutzen baldin
badira ere, itsas maila ez da igoko; lehendik
igota zegoelako...
.
Duela 5.000 urte (klimaren historian, atzo)
itsas maila orain baino 3-4 metro gorago
zegoen, gure itsasaldean (1).
.
Eta Antartika ez da ari urtutzen...
Antartikar penintsularen zati bat baizik
(penintsula honen azalera, Antartikaren
%2a da) (2).
.
Erreferentziak:
1.Jacques Labeyrie, 1985, 1993,
L'homme et le climat.
2.www.goodplanet.info
.
(JAIA, 2009-03-10)